Planoa
Santa Katalinako Lorategi Botanikoak bisita egiteko aukera ugari eskaintzen dizkio bisitariari. Ibilbide guztiak haranaren hondotik abiatzen dira, eta, horien bidez, hiru klima-eremuak, komentuaren hondakinak, tximeleten oasia, desioen zuhaitza, Starlight eremua edo bonsaien erakusketa iraunkorra ikus daitezke.
Lorategiak 4 hektareako azalera du, eta, beraz, bisitaz gozatzeko, gutxienez itxi baino ordu eta erdi lehenago erosi behar da sarrera.
Nola iritsi
Santa Katalina Lorategi Botanikoa izen bereko jauregi-komentuaren hondakinetan dago, Badaia mendilerroaren hego-ekialdeko hegalean, Tresponde herritik 500 metrora, Langraiz Okatik 5 km-ra eta Gasteiztik 12 km-ra, Arabako probintziaren barruan.
Multzoa Iruña Okako Udalarena da, eta Añanako Kuadrillaren barruan dago. 32.500 m²ko azalera du, gehienez 675 m-ko garaiera eta gutxienez 605 metrokoa.
Aparkalekua
Hiru aparkaleku eta bizikletak aparkatzeko lekua ditu barrutiak
Edukiera : 100 auto
Sarrerarekiko distantzia
: 1300 m
Desnibela: 106m
Malda: 8,2%
Gutxi gorabeherako denbora, oinez: 45 min
Edukiera : 10 auto
Sarrerarekiko distantzia
: 800 m
Desnibela: 77m
Malda: 9,6%
Gutxi gorabeherako denbora, oinez: 25 min
Edukiera : 50 auto
Sarrerarekiko distantzia
: 200 m
Desnibela: 26
Malda: 12%
Gutxi gorabeherako denbora, oinez: 5 min
Bisitatu gure lorategia
Bisita gidatuak
Bisita gidatu orokorra lorategiko gune interesgarrienetatik igarotzen da: koniferoak, urmaelak, landare zaporetsuen eremua, usaintsuak eta sendagarriak… Aurriak ere erakusten dira eta komentu zaharraren historia kontatzen da.
Ikasleen Bisitak
Lorategiak aukera ematen die ikastetxeei bisitak eskola-orduetan egiteko. Haietan, gida batek lorategia erakusten die ikasleei, eta haien balio natural, historiko eta sozialak azaltzen dizkie.
Telefono honen bidez kontratatzen da:
Bisita antzeztuak
Espazioak erreserbatzea
Guztiontzako lekua
Gizarteratzea
2003ko otsailetik, SIDALAVAK lorategiaren kudeaketa bere gain hartu du, Iruña Okako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Proiektuaren arabera, Lorategia gizarte-egoera ahulean dauden pertsonei prestakuntza eman eta gizarteratu eta laneratzeko tresna da, eta Santa Katalinan lantegiak, ikastaroak eta bestelako lanak egiteko gune bat aurkitzen dute, lan-merkatura itzultzeko aukera izan dezaten.
Aniztasun funtzionala duten bisitariak
Iruña Okako Udalak proiektu bat jarri du abian, edozein motatako aniztasun funtzionala duten pertsonei lorategi osoa helarazteko.
Araudia
Jokabide egokirako arauak
Lorategi botanikoa landare bizien bilduma handi bat duen museo berdea da, landare-munduari buruz ikasi eta bertako biodibertsitate handiaz gozatzeko. Ez dugu ahaztu behar ikusten ari garena errespetatu eta zaindu beharreko izaki bizidunak direla. Horregatik, bisitatu aurretik arau batzuk ulertu behar dira.