Espazioen erreserba Santa Katalinako lorategi botanikoan
Espazioak erreserbatzeko prezioak eta tarifak
* Erroldatutako bizilagunek ezarritako kuotaren% 50eko diru-laguntza jasoko dute.
ESPAZIO IREKIAK
– Egun erdia:200€
– Egun osoa: 400€
SARRERAK
- Sarrera Orokorra: 3€
- Hirukideko familia ugariak (bonificación 33%) 2€
- Iruña Okako udalerrian erroldatuak(% 50eko hobaria) 1,50€
- Sarrera murriztua:
- Ikasle txartela 1,50€
- Taldeak (gutxienez 10 lagun) 2€
- Doako sarrera
- 10 urte bitarteko haurrak (ez du balio gidatutako taldeek) 0 €
ESPAZIO ESTALIAK
Prestakuntza-aretoa – Erakusketa-aretoa – Berotegia – Tximeleta
– Egun erdia: 100€
– Egun osoa: 200€
BAR – KIOSKO
– Lorategi Botanikoaren Lagunen Elkartea: doan
– Catering-enpresak: 500 €
* ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERAK EGITEAGATIK PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ARABERAKO TARIFAK (BOTHA 05/07/2019)
Ekitaldian 100 lagun sartzen ahal dira gehienez.
Zerbitzuaren baldintza orokorrak
- Eskaera guztiak gutxienez ere gertaera eguna baino 15 egun natural lehenago aurkeztuko dira. Epe horretan erantzunik jasotzen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.
- Udalak eskaera ebazteko beharrezkotzat jotzen duen informazioa eskatzen ahalko dio demandatzaileari.
- Ekitaldia egiteko lekua erreserbatzeak ez du esan nahi lorategirako sarrera ordaindu behar ez denik.
- Espazioa erreserbatzea ez da espazio horren erabilera esklusiboa.
- Erreserba ekitaldia egin baino hiru egun lehenago ordainduko da, gutxienez. Klimatologiagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik deuseztatuz gero, zenbatekoa itzuliko da.
- Nahitaezkoa da txarteldegian NANa aurkeztea, erroldatuen deskontuak aplikatu ahal izateko. Era berean, ikaslearen karneta behar da.
- Erabiliko diren elementu eta tresna guztiak ekitaldiaren antolatzaileen kontura izango dira, eta, nolanahi ere, antolatzaileen kontura izango da horiek jartzea eta kentzea, eta erreserbatutako lekua utzi beharko dute, aurkitu zituzten baldintza beretan. Muntatzeko behar den denboraren berri emanen da.
- Ekitaldiak lorategia irekita dagoen orduetan eginen dira. Ordutegitik kanpo eskatuz gero, dagokion aurrekontua egingo da.
- Uneoro, indarrean dagoen legediari jarraituko zaio (osasuna, ingurumena, etab.). aforoen eta ekitaldien arloan