Espazioen erreserba Santa Katalinako lorategi botanikoan

Espazioak erreserbatzeko prezioak eta tarifak

* Erroldatutako bizilagunek ezarritako kuotaren% 50eko diru-laguntza jasoko dute.

ESPAZIO IREKIAK

– Egun erdia:200€

– Egun osoa: 400€

SARRERAK

  • Sarrera Orokorra: 3€
    • Hirukideko familia ugariak (bonificación 33%) 2€
    • Iruña Okako udalerrian erroldatuak(% 50eko hobaria) 1,50€
  • Sarrera murriztua:
    • Ikasle txartela 1,50€
    • Taldeak (gutxienez 10 lagun) 2€
  • Doako sarrera
    • 10 urte bitarteko haurrak (ez du balio gidatutako taldeek) 0 €

ESPAZIO ESTALIAK

Prestakuntza-aretoa – Erakusketa-aretoa – Berotegia – Tximeleta

– Egun erdia: 100€

– Egun osoa: 200€

BAR – KIOSKO

– Lorategi Botanikoaren Lagunen Elkartea: doan

– Catering-enpresak: 500 €

* ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERAK EGITEAGATIK PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ARABERAKO TARIFAK (BOTHA 05/07/2019)

 

Ekitaldian 100 lagun sartzen ahal dira gehienez.

 Zerbitzuaren baldintza orokorrak

 

  • Eskaera guztiak gutxienez ere gertaera eguna baino 15 egun natural lehenago aurkeztuko dira. Epe horretan erantzunik jasotzen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.
  • Udalak eskaera ebazteko beharrezkotzat jotzen duen informazioa eskatzen ahalko dio demandatzaileari.
  • Ekitaldia egiteko lekua erreserbatzeak ez du esan nahi lorategirako sarrera ordaindu behar ez denik.
  • Espazioa erreserbatzea ez da espazio horren erabilera esklusiboa.
  • Erreserba ekitaldia egin baino hiru egun lehenago ordainduko da, gutxienez. Klimatologiagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik deuseztatuz gero, zenbatekoa itzuliko da.
  • Nahitaezkoa da txarteldegian NANa aurkeztea, erroldatuen deskontuak aplikatu ahal izateko. Era berean, ikaslearen karneta behar da.
  • Erabiliko diren elementu eta tresna guztiak ekitaldiaren antolatzaileen kontura izango dira, eta, nolanahi ere, antolatzaileen kontura izango da horiek jartzea eta kentzea, eta erreserbatutako lekua utzi beharko dute, aurkitu zituzten baldintza beretan. Muntatzeko behar den denboraren berri emanen da.
  • Ekitaldiak lorategia irekita dagoen orduetan eginen dira. Ordutegitik kanpo eskatuz gero, dagokion aurrekontua egingo da.
  • Uneoro, indarrean dagoen legediari jarraituko zaio (osasuna, ingurumena, etab.). aforoen eta ekitaldien arloan

→   Udal Lokalen Lagapena eta Erabilera arautzen dituen Udal Erregelamenduaren berariazko erregulazioa BOTHA Núm 79 miércoles 10 de julio de 2019.   ←

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies